blog

Beraiei esker dena errazagoa da

Autobus gidariak, postariak, kale garbitzaileak, garraiolariak, banatzaileak… Konfinaturik jarraitzen dugun bitartean, langile horiek kalean jarraitzen dute koronabirusak utzitako egoerara moldatuz, guztioi oinarrizko zerbitzuak bermatuz. Euskal Herri osoan zehar pertsona horien erretratuak egin ditugu azken asteotan, omenaldi xume hau eskaini ahal izateko. Merezi zutelako.

Herri handi bat gara, beraiei esker, dena errazagoa delako.