blog

Bertsoaren sorkuntzaz 8 argazki errelato

Bertsozale Elkartearen eskaria. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sustapen lanen baitan eginiko proiektua duzue honakoa. Finalari begira, Illunbeko saioaren sustapenerako sare sozialetan zabaltzeko asmoz osatutako 8 bideo piezako lana.

Bertsolariak gaia entzun, bertsoa osatu, abestu eta publikoaren txaloak jaso ostean bere lana amaitutzat ematen duen unera iritsi arteko bidaia jasotzen dute. Bideo grabaketarik egin gabe, une horietan eginiko argazkiekin eta giroko soinuaren grabaketak osagai hartuta sortutako bideo piezak dira.

Bertsolaria tranpaldora igotzen den uneko urduritasunak, gai jartzailearen hitzei jartzen dien harreta, publikoak adierazten duen errespetuzko isiltasuna, bertsolariak bertsoa osatzen duen bitarteko urduritasunaren gorputz adierazpenak… Abesten duen bertsoan gaiari eman dion bueltaren aurrean entzuleak dituen erreakzioak eta bestelako sentipenak jasota, une horietako bakoitzean bizi denaren multimedia kontakizuna.

Lana osatzeko, hiru final aurrekoetan izan ginen. Egun bakoitzean suertatutako areto, bertsolari zein publikoak eskaintzen zizkigutenak jaso genituen. Ondoren, finalera pasa ziren 8 bertsolarien bertso bana jasotzen duten pieza hauek izan dira emaitza. GBTXaren sare sozialetan zabalduak izan ziren eta Illunbeko finalean finalaren aurreko uneetan proiektatu ziren.