blog

COVID19ak utzitako irudi bitxiak

Koronabirusak egunotan irudi bitxiak utzi dizkigu. Adibidez, ospatzekoak ziren hainbat eta hainbat ospakizun ezin izan ditugu ikusi, eta horiek ordezkatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira balkoietan. Realak eta Athleticek jokatu behar zuten Espainiako Kopako finala, Gernikako bonbardaketaren urteurrena edo San Markos opilaren ohitura Hondarribian, horren adibide dira. Umeak ere, kalera atera berri dira. Aste luzeak eman dituzte etxean beraien aisi eta irteteko beharrak nola ala asetuz, kudeatuz. Askotan helduok baino hobeto gainera. Hemen ikusgai azken asteotan bildutako irudi bitxienetako batzuk.