blog

Artxibotik: Mota guztietako ihauteriak Euskal Herrian zehar

Ihauteri garaian gaude. Urtarrilean ospatu ziren Ituren eta Zubietakoak eta duela zenbait egun iritsi ziren kaldereroak Donostiara. Euskal herriak horixe du, herri txikienetik hasi eta hiri handienetara ihauterien inguruan ditugun ospakizunen aniztasuna.

Landa eremuetan, gero eta populazio gutxiago izanik ere usadiozko ospaizunak belaunaldiz belaunaldi berritzen dira. Herri eta hirietako ihauterien ohitura errotua dago geografiako txoko askotan. Naturarekin eta aro aldaketarekin loturik batzuetan, kritika sozialarekin, debekatutakoaren mugekin jolasten beste batzuetan, fantasia eta dibertimendua oinarri beste askotan.

FOKUko kideok urteak daramatzagu aniztasun guzti hori argazki eta irudietan jasotzen. Guretzat egunerokoak markatzen digunetik ateratzen diren ospakizunak dira. Urtean zehar norberaren irudia inoiz baino neurtuagoa duten pertsonez eta eman nahi duten mezua eta itxura inoiz baino kontrolatuago duten eragilez inguratuta gauden honetan, ezustekoari, freskotasunari, alaitasunari tarte uzten dioten uneak irudietan jasotzea bizigarri da guretzat.