blog

Izurriaren ondotik, egoera berria

Izurriaren etorrerak bat-bateko bizi aldaketa suposatu zuen. Bizipen gogorren ondoren, orain errealitate berri bat bizi dugu. Esperientzia horietako esanguratsu batzuk dokumentatu eta erreportai sorta bat osatzeari ekin diogu.

Bastidan izan gara. Euskal herrian Izurriaren Zero gunetzat jo zen lekuan eta bertako herritarrek hau dena nola bizi izan duten azaldu digute.

Birusaren erauntsiak albiste eta gertaera triste eta ilunak utzi baditu ere esperientzia eta irakaspen positiboak ere utzi ditu. Herri honek txarrari ere alde ona ateratzen dakiela ikusi dugu. Hori jaso, kontatu eta memoria kolektiborako balioan jarri nahi dugu. Lan Hau serieko lehena da.

Izurriak, bere “alde ona” ere izan duela ikusi dugu. Herritar zenbaitek gizatasunez beteriko pasarteak utzi dizkigute, horiek ere gogo onez jaso ditugu. Izurriaren ukabilkadari garrantzia kendu gabe gertakarien alde positiboan fokua jartzea garrantzitsua iruditu zaigu. Indarrak bideratu ditugu horretara. Egoera traketsenetatik ere gauza on asko atera daitezke.