blog

Koronabirusak hustu ditu

Mundua eta Euskal Herria hankaz gora jarri dituen gai batekin gatozkizue. Ez genuen horrelakorik aurreikusten gure blogaren planning-ean, baina egoera ikusita, uste dugu gairik aproposena dela. Ez dira egun errazak inorentzat, ezta argazkilarientzat ere. Mundu osoan eragina izaten ari den pandemia argazkiekin ilustratzeak badu bere zailtasuna, erraza dirudien arren. Kalean lanean aritzea jada arriskutsua izan daiteke, kalean aurkitu dezakegun jendea argazki edo bideo kamera bat ikusi eta izutu egiten da, egunkarietarako elkarrizketa argazkiak beste modu batera egin beharra, bideo grabaketa lanen berrantolaketa…

Geure burua birsortzen ari gara era etengabean, egun hauetan.

Gauzak horrela, aproposa ikusi dugu, gaurkoan, galeria berezi bakar bat sortzea. Jarraian, koronabirusak utzitako irudi esanguratsuenak.

BILBO

DONOSTIA

GASTEIZ

IRUÑEA