blog

Lan eginez eutsi diogu izurriari

IZURRIAREN AURPEGI DESBERDINAK 

Ezustean iritsitako izurriak gure bizitzetan eragindako erauntsi gogorrari aurre egin genion. Egun horietan edonon sumatzen ziren beldur eta zihurgabetasunak alde batera utzi eta kalera irten ginen: gure herri eta auzoetan bizi zen ezhoizko egoera eta arnasten zen giroa dokumentatu genituen.

Martxoak 14an Alerta Egoera ezarri zenetik Maiatzaren 9an deskonfinamenduko lehen fasean kalera irteten hasi ginen bitartean 500dik gora argazki lan eta 200dik gora bideo pieza osatu ditugu. 

Besteontzat oinarrizko zerbitzuetan etenik gabe aritu diren langileak erretratatu ditugu. Zaintza eta osasunarekin loturiko guneetan egon gara. Zaharren egoitza, osasun zentru eta abarretan jasandako triskantzaren gainean egon gara. Egoera gogor eta tristeak dokumentatu ditugu. 

Ez da erraza izan. Egoerak guztiok baldintzatu gaitu, baita gu ere. Erakunde desberdinetako arduradun zenbaitek horretan ez dute asko lagundu. Oztopoak eguneroko ogi izan dira. Zerbitzu publiko desberdinetan bizitako egoeren berri barrutik eta irudi bitartez eman nahi izan duen edozein profesionalek daki hori.  Guk, eginahalak egin eta arlo horretan ere dokumentazio lan mardula egin dugu. Izan ZIUetan bizitako egoera larria, Suhiltzaileen desinfekzio lanak edo anbulantzietako langileek bizitakoa kontatuz. 

Konfinamenduko asteak ez ziren aste oso erosoak izan lanerako. Ala eta guztiz ere egun horietan bizitakoa irudietan modu zabalean jaso izanaren ziurtasuna dugu.

Gure bezero diren hedabideei jendartea informatuta mantetzen laguntzeaz gain, konfinamendua eramangarriagoa egiteko tresna bihurtu diren entretenimendu edukien ekoipeznean ere parte hartu dugu. Tartean Yoga, Zunba, Umeak sukaldean, Umeak kalean eta abar.

Une oso zailetan programak garat, ekoiztu eta argitaratzeko gaitasuna frogatu dugu. 

EGOERA BERRIRA MOLDATUZ

Maiatzaren 9tik ona ere lanean jarraitu dugu. Horretan eta datorren egoera berri honek dagoeneko ekarri dizkigun eskenatoki berrietara moldatzeko eginahalak egiten gabiltza. Izurriak oraindik ere erauntsi berriak izango dituela dirudien honetan, moldatu eta gure lana ahal dugun ondoen egiten jarraitu dugu. Informazio arloan, ohikoak diren gertakari eta egoerak, izan hauteskunde, jai, kultur ekimen… modu ezohikoan nola gautzen doazen dokumentatzen gabiltza. Aisiari loturik berriz, presentzialki zailagoak direnak zuzenekoen bidez etxeetara iristeko moduak jarri ditugu. 

Datozen hilabeteetan ere horretan jarraituko dugu. Ez dago besterik. Moldatu eta aurrera egin. Iparra galdu gabe, kalitatezko edukiak sortzen segiz, informazio mailan ziurtasuna emanez eta bestelako edukietan kalitatea eskainiz.