blog

Zuzeneko errealizazioak

Azken urteetan ikus-entzunezko arloan zuzenekoen eskaintza zabala garatu dugu. Kamera bakarreko formatu txikietatik hasi eta kamara eta bestelako baliabidez osatutako errealizazio eta emisio lan konplexuagoetara. 

Udarako zati handi bat “Naiz kontzertuak” ekimenaren baitan egin diren 9 kontzerturen streaming emanaldien ekoizpen, errealizazio eta emisio lanetan ibili gara burubelarri. Ekainaren 5ean ekoitzi genuen lehen kontzertua eta uztaila amaitu arte ostiralero kontzertuen zuzeneko programen ekoizpena egin dugu.